2014/09/29


LEKU-EDER BASERRIRA IRTEERA

Irailaren 26ean, Haur Hezkuntzako ikasleak Leku-eder baserrira joan ginen goiz pasa. Bertan, animaliak ikusi genituen, intxaurrak bildu eta nagusiek gosari goxo-goxoa eman ziguten.
Ondoren 3 urtekoak eskolara itzuli ziren eta 4 eta 5 urtekoak Altzateko parkera joan ginen jolastera.
Izugarri ongi pasa genuen!!

2014/06/16




3 URTEKOAK ERREKARA
Pasa den egunean, hagitz eguraldi ederra egiten zuela probextuz, 3 urteko gelako haurrak, Itzea pareko errekara hurbildu ziren bainu bat hartzera. Argazkietan ikusiko duzue zeinen ongi pasatu zuten.

2014/05/21


4 ETA 5 URTEKOEN KANPALDIA

Maiatzaren 14 eta 15ean, 4 eta 5 urtekoak Beintza-Labaienera joan ginen gau bat pasatzera. Bi egun horietan ekintza asko egin genituen: Zubietako herria eta errota bisitatu, mendira joan, kobazuloan sartu, aterpetxean eskalatzen ibili, taloak egin eta jan, herri jolasak, …
Denak hagitz gustura ibili ginen eta primeran pasa genuen.

IKUSI, IKUSI ARGAZKIAK!!

ARGAZKIAK

2014/04/18


HAUR HEZKUNTZAKO IRTEERA DONOSTIARA

Apirilaren 14ean, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, Donostiara egun pasa joan ginen. Zientzia museoa bisitatu genuen, han, lehenengo tarte batean bisita librea izan genuen eta bertako esperimentuekin aritu ginen jolasean. Ondoren, bi taldetan banatu eta talde bakoitzak tailer batean parte hartu zuen. Tailerraren ondotik, planetariumean sartu eta printze txikiaren pelikula harrigarria ikusteko aukera izan genuen.
Zientzia museoko bisita bukatu ondoren, Gladiseneako parkera joan ginen bazkaltzera. Bertan, parkean eta zelaian jolasten egon ondoren autobusa hartu eta etxerako buelta egin genuen.
Ederki pasa genuen eguna! Eta hona hemen bertan ateratako argazkiak.


2014/02/10

PLANETAK LANTZEN

Lehenengo hiruhilabetekoan 5 urteko ikasleak planeten gaia ikasten ibili gara. Gai honen inguruan gauza asko ikasi eta jarduera desberdinak egin ditugu; planeten liburuxka osatu, eguzki sistemak egin, bertsoak ikasi, beste ikasleei ikasitakoa azaldu,… Hona hemen egindako lanaren argazki batzuk.